¿Zer da AETAPI?
Autismo Profesionalen Estatuko Elkarteak, (www.aetapi.org), eremu desberdinetan (ikastetxeak, lantegi okupazionalak, lanerako gune bereziak, helduen etxebizitzak, eguneko zentroak, diagnosirako unitateak, arreta goiztiarra unitateak,…) lan egiten duten pertsonek osatutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da.
Elkartearen izaera zientifikoa eta profesionala izanik, bere xede nagusia Autismo Espektro Nahasteei buruzko diagnosia, hezkuntza eta ikerketa bultzatzea da, ikerketa eta berezko profesionalen formakuntza programen garapena, zein autismoa duten pertsonen eta beraien familien bizi kalitatea bultzatuz.
Elkartearen sorreraren funtsezko arrazoia elkarrekiko laguntza eta informazioa ematea eta profesionalak formatzea izan zen. 1983ko martxoan Batzar Eratzailea burutu zen, Autismoaren Estatu Mailako II Sinposiumaren barruan, Castellonen. AETAPIk Topagune hauei jarraikortasuna ematea erabaki zuen periodikoki antolatuz.
AETAPI profesionalen prestigiozko erakundea da, eta bere MISIO ESTRATEGIKOA zera da:
“Autismo Espektroaren Nahastea duten pertsonekin konprometiturik lan egin duten profesionalak ordezkatzea eta orientatzea, beraien lanaren kalitatea eta etika hobetu ditzaten, jakintzaren sustapena, elkarlana eta parte hartzearen bitartez.”
AETAPIk profesionalez osatutako talde garrantzitsu eta kohesionaturik nahi du izan, eta era berean Autismo Espektroaren Nahastea duten pertsonen arretaren eremuan, kalitate eta etikaren erreferentziako erakundea izatea du helburu.